XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Erandio Goiko Erri asko dira ondiño Euzkadi'n atzerri-usain gitxigaz bixi diranak euren ekandu garbijekaz, baña emen ibai basterretakuak ondo otziturik dagoz.

Ezta entzuten alde gustijetatik itz zikin, birao ta abesti zantarrak baño besterik, eta zoritxarrez, lotsa-galduko euzkeldun askoren artian be bai.

Egija da ekandu zikiñak ugaritu dirala, baña lenagoko zarrai be jarraitzen dautsie erri ontako ardanetxe batera batzen diran gixon zar aldratxo batek, igande ta jai arratzalde gustijetan agurtza-ostian euren musalditxuba egiten.

Zintzo ekin daroe txanpon bat edo bi alkarri zeñek irabazi illuntze arte, ta gero, azkari-aparitxuba eginda, alaitasunik andijenagaz doyaz bake-bakian euren etxietara.

Baten batek esango dau: ori baño ezpada beste leku, batzubetan be orrenbeste egiten dabe, baña ¿egiten ete dabe juale-durundija edo kanpan otsa entzuten daben gustijan, txapelak erantzi ta otoi Miren-agurrak, eguberdi ta illuntzijetan, zenbat ez zelako notiñak diran begitu barik inguruban dagozanak, ardanetxia ixanarren? Ez, ori gora-bera lotsa gitxigaz oro egiten dabe.

Atsegingarrijak dira olako oitura ederrak, baña gaurko gastiak geyenak atzerri ekandu zaliak dira, batez-be, ola ta ibai-ertzeko landegijetan dabiltzanak.

Asko dira ixeka edo burla egiten dabenak, esanik: orrek axia baño atzerago bixi dozak.

Augaitik ba ondo ixango litxake zerbait esatia guraso askori lar bigunegiak diralako euren semiekaz, baña beste baterako itxiko dautsagu lar luzatu barik.